2026-2027 IKASTURTEA
Matrikula epeak
Matrikula epe hauetan egin daiteke
Ikastaroa bi lauhilekotan antolatzen da (irailetik urtarrilera, otsailetik ekainera) eta horretarako bi matrikula epe zabaltzen dira:
2026-2027 ikasturteko Lehenengo lauhilekoaren (iraila-urtarrila) matrikula epea:
- Ekainaren 22tik 30era
- Irailaren 1tetik 16ra (biak barne)
2026-2027 ikasturteko bigarren lauhilekoaren (otsaila-ekaina) matrikula epea:
Datak eta ikastaro eskaintza
Dagozkion epeetan, web atarian zein ikastetxean bertan, matrikula eskaintzaren informazioa zehaztuko da (ikastaro eskaintza, matrikula epeak, mailaketa probak, ikasturte hasiera…)
Dokumentazioa
Izena emateko zein da aurkeztu beharreko dokumentazioa?
Nortasun Agiriaren, Pasaportearen edo bestelako dokumentuen fotokopia
DBHko titulua ateratzeko ikastaroetan egindako ikasketen dokumentazioa, DBHko ikasgaiak baliozkotu ahal izateko.
Matrikula
CEPA LAUDIO HHI oinarrizko formakuntza eskaintzen duen ikastetxea da, hezkuntza sailaren menpeko ikastetxe publikoa da. Beraz, ikastaroak doan dira.
Halere, batzuetan ikasleek zenbait jarduerek (irteerak eta bisitak) dakarten aparteko gastua euren gain hartuko dute parte hartu nahi izanez gero.
