Hainbat matrikula epe daude. Ikasturtea hasi baino arinago ekainean eta irailean egin daiteke matrikula ikasturte berrirako. Urtarrilean berriro ere irekitzen da matrikula 2. lauhilabeterako.
HHI: Helduen Heziketa Iraunkorra. Sigla hauen bidez zentro ezberdinak aurki ditzakegu gure erkidegoan. Kasu honetan CEPA LAUDIO HHI gure eskualdeko helduen heziketako ikastetxearen izendapen ofiziala da. Gure eskualdean helduei zuzendutako heziketa zentro asko aurki ditzakegu.
Bestalde, (hemen), erantzun zabalagoa aurkituko duzu. Laburbilduz, HHI zentro honetan helduentzat oinarrizko beharrizanei erantzungo dien hezkuntza eskaintza zabala aurkituko duzu: oinarrizko hezkuntza kurtsoak;Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH); kultura orokorra; irakurketa, idazketa, eta kalkulua; atzerritarrentzat gaztelania ikasteko kurtsoak; informatika kurtsoak, Euskera, Ingelesa, Artea eta Memoria tailerra. Eskaintza hau ikasgune batean edo bietan emango da, kurtsoaren arabera.
Hezkuntza publikoko zentro ofizialak dira. Beraz, kurtsoak doakoak dira.
Irteerak eta ikustaldiak ikasleak bere gain hartu behar dituen gastu gehigarriak dira.
HHI zentroeta 18 urtetik gorakoak etor daitezke. Kurtsoan zehar adin horretara heltzen diren ikasleak ere matrikula daitezke. Helduen zentro batean ez dago adin mugarik, noski. Berdin dio adina: 20, 35, 45, 50, 65, 90… urte, zure adinik onenean zaude HHI zentro batetara hurbiltzeko. Ziur zure ezaugarrietara hurbiltzen den talde bat aurkituko duzula.
Bai, noski. Oinarrizko beharrizan hau oraindik gure herrietako jende askok eskatzen du, Helduen heziketa ikastetxeetan lehentasunezkoa da.
HHI ikastetxeek helduentzat DBH titulua lortzeko formakuntza eskeintzen dute, helburu horrekin sortuak izan dira bereziki. Gurea, Eusko Jaurlaritzaren menpeko zentroa da, eta titulazio ofizial hau igortzeko gaitasuna du.
Kasu bakoitza ezberdina da. Badira maila handia erakusten duten ikasleak eta kurtso bakar batean gainditzen dutenak.Beste batzuk berriz, aurreko kurtsoan hasi behar dute, ahaztutako guztia sendotzeko; kasu honetan, titulua lortzea bi urtez luzatzen da. Badira pertsonak, erritmo motelagoa behar dutenak, eta aurrerago prestazeko uzten dituzte irakasgai batzuk. Ikasle hauek beraien erritmoa markatzen dute, urtez urte ikasgai batzuk gaindituz.
Nahiz eta Bigarren Hezkuntzako kurtsoak honi dagokion tituloa lortzeko gaitu, hau ez da helburu bakarra. Heziketa kurtsoak dira. Irakasten diren ikasgaiak eta edukiak DBH maila ofizialari dagozkionak dira, baina gutxieneko balditzak betetzen dituen edozein pertsona etor daiteke. Beti, bere burua prestatu nahi duten pertsonak, kuturalki birziklatu, gure gizartean moldatu eta segurtasuna lortu edo ikasketetan seme-alabei lagundu nahi dienak… Kasu hauetan, ikasgai bateko zati batean zentratzen diren pertsonen aurrean aurkitzen gara, gehien interesatzen zaizkien ikasgaiak. Ordu gutxiago etortzen dira, eta beraien ibilbidea antolatzen dute.
HHI hezkuntza zentroak “presentzialak” dira, hau da, beharrezkoa da klasera etortzea. Hala ere, ikaslegoa heldua dela kontutan izanik, ezusteko arazoak sor daitezke ( eskolak, haurrak, medikuak…). Justifikatzen diren bitartean eta sarri gertatzen ez badira, lan eta aktibitateen bitartez oreka daitezke. Gehienetan ebaluazioa “jarraia” da, honek esan nahi du eguneroko lanak, azterketak eta frogak aintzat hartuko direla.
Ikasturteak bi alditan zatitzen dira (irailetik urtarrilera arte, eta otsailetik ekainera bitarte). beraz, Kurtso bakoitzeko irakasgai bakoitza lau hileko bi modulatan zatitzen da. Lau hileko bakoitzaren amaieran materia bakoitzeko ebaluazio bat egingo da. Guzti hau jasota geratuko da dagozkion akta ofizialetan . Ebaluazioa positiboa bada ikasgairen batean eta ikasleak ezin izan badu etorri, bueltatzen denean aktak adierazten duten moduan jarraitzeko aukera izango du. Hau da, gainditutako lau hileko moduloak ez ditu berriro egin behar izango.
Heldu batek DBH graduatua hiru bide desberdinetatik lor dezake: HHI zentroak, froga libreak, eta urruneko hezkuntza. Modalitate bakoitzak arautze propioa du, eta titulazioa baliozkoa izango da edozeinetan.
- HHI zentroetan ikasleak egunero etortzen dira klaseetara. Ebaluazioa “jarraia” da. Honek zera esan nahi du, egiten diren froga eta azkerketez gain, asistentzia aktiboa eta klasean egunero egindako lanak kontutan hartuko direla.
- Aitzitik, urruneko hezkuntzan ikaslea ez da klaseetara joaten, bere kabuz prestatzen da ematen zaizkion material ofizialekin. Material hauek urruneko hezkuntzari begira sortuak daude. Nahi duen ikasleak, behar duen laguntza lor dezake bere tutorearen eskutik zentro batean. Badira gainditu duzula egiaztatzen duten azterketa eta froga batzuk.
- Bestalde, heldua bere kabuz aurkeztu daiteke froga libreetara DBH graduatua lortzeko. Urtean bi deialdi daude: normalean, bat abenduan eta bestea maiatzean. Deialdi hauetako bakoitzean, materia guztiak edo zati bat gainditu daiteke titulua lortzeko.
HHI zentroetan ikasleak egunero etortzen dira klaseetara. Ebaluazioa “jarraia” da. Honek zera esan nahi du, egiten diren froga eta azkerketez gain, asistentzia aktiboa eta klasean egunero egindako lanak kontutan hartuko direla.Urruneko hezkuntzan ikaslea ez da klaseetara joaten, bere kabuz prestatzen da ematen zaizkion material ofizialekin. Material hauek urruneko hezkuntzari begira sortuak daude. Nahi duen ikasleak, behar duen laguntza lor dezake bere tutorearen eskutik zentro batean. Badira gainditu duzula egiaztatzen duten azterketa eta froga batzuk.
EZ da posible. Aldibereko matrikulazioetan legez espreski baztertua dago. Zentro ofizialetan matrikulatua dagoen edozein ikaslek ezin izango du froga libreetara aurkeztu DBH graduatua lortzeko.